Erlojuen mekanika
Erlojuen mekanika
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-99-7
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

HAGINLARIAK ESAN DIT

 

haginlariak esan dit

ez dudala neure burua sobera maite

ez dagoela aho aldea

izurriak jotako kanpalekua bezala

abandonatzerik

 

harenetik atera eta

ibai ertzean egon naiz

aldi batez urari so:

ispilu berriek jende berria

islatzen zuten autoen kristaletan

 

tu odolduaz seinalatu dut

etxerako bidea ilun aratzean

eta nire hortz-haginak

eginkizun jasoagoan

enplega ahal balira:

haur jolasetarako lehengai izan

edo pozoi hilgarri bihurtuta

herriko ur depositoetan isuri...

 

zahar-etxe albotik pasa naizenean

gomutatu naiz

dentista lagunari

nerabearen begi larrituak

ikusi uste dizkiodala

 

orduan agindu diot neure buruari

aurki itzuliko naizela

tartetxo batez bederen

haren bakardadea artatzera

neure haginen artzain