Aurkibidea
SEI BOTILA HUTS
BOTILEN ETIKETAK
Iluntzeko albistegietan iragarri dizute laztana
Telegrama berriak iritsi zaizkigu kartazal usaintsuetan
Zuk aldiz mezu berezia hedatzen duzu on line
Tentsioa azaldu nahian zure erretratua irten zait
Zulakoen esterminio zelaietatik ihesean
Jantz ezazu indiferentziazko soineko luze hori
Banekien aspaldi okerturiko bidegurutze hartatik
Aspaldi jagi da egun berria: ez zakartza berarekin
Zergatik daude zuenak ez beste puntuak oro
Baldin errepide honek helmugarik balu
Milaka zubi zure eremuko muinoetaraino
Isiotu dituzte gure abenidetako kandelak
Enea okupatutako territorioa da
Antigoaleko hieroglifikoak deszifratzen ibili ginen
Herria euri malkotan itotzen zaigu laztana
Nolabait funtzioak beti aurrera jo behar duelako
Atzeko mahaitik so egiten dizut goizero
Gaur arrastian zoriontsu egin nauzu
BOTILA BAT GASOLINA
Ikarak eta ezinegonaren gaitzek
Dolu jaka jantzirik altxatu da artizarra gure ortzemugan
Haizezko inprentan argitaratu dituzte gure galderak
Kamuflaje arrea jantzirik sartu zaigu negua etxean
Berunezko xafletan urtu didate maitasuna
Sasoi berrietan arantza bi iltzatu zitzaizkidan
Gure kantuak terrorismoaren apologia zirelako galarazi
"Osasun kontua da hau azken finean" esan zuten
Azken razzian harrapatu zituzten
Zuri eskribidu behar deutsudala dinostee
Adiskideen hitzek galdu dute herri hau
Egunargia begiztatu eta zoragarri iritzi zenion
Kontraesanen jertseak emendatzen ditugu
Bakardadea igo da nire autobusean gaur
Ez ninan azalpenik emateko asmo izpirik ttiki
AZKEN KOKTELAK
Haize bafadek lehertarazi dute zure erretratua
Faroak piztuta dabiltza autoak astiro stopera parajetu eta
Travellers eufemismoa asmatu zuten
Gitarra flamenko baterako kantua moldatuko nizuke
Kantoi ilunetik garrasi urratuetan datoz
Ezar ditzagun gure doinuen sintesirako mugarriak
Zenbat laztan gaeliko zure musikan

Ohe bazterrean pilaturik utzi ditut liburuak
eta flexoa amata eta bihotza isetu dut.
Gaur urduri heldu naiz etxera
giroan polizia sozialen kamuflajea
txarto dekoratu dutelako
eta goizean itsatsitako kartelak zoruan
hautsirik jaso ditudalako.
Jausi berri den egunkari faxista xerkatzen dut
atzamarrez ohepetik,
zure argazkia agertu zeneko ale hura gordetzen dut
oraindik,
orrialdeak beilegitu eta fotografiakoa
zu ez zarela jakin arren.
Erritualerako prestatu naiz
eta pot bat eman dizut bekokian eta
pijamako prakak erantzi eta komuneko papera
mesanotxean dagoela ziurtatu dut.
Pertsianako zirrikituetako argitik ez zatoz zu eta
iluntasunak guztiz irentsi arte beheratu dut,gero imajinatu egin zaitut goizeko iruditik,
orrazkera berriak sama desiragarriago marrazten dizu,
ezpainetako autobidean hegoaldera
polo grisetik ez dizut
sujetadorearen kolorea asmatzen ahal,
zuk zuria behar duzu ordea
ez duzu sekula... beno, oso gutxitan.
Eta gaur ez didazula so egin ohartu naiz
gure alfabeto sekretua mututu egin dela
eta eskuan amets dekadente baten arrastoen
gutun loakartua baino ez daukat.
Goizeko praka bakeroak ondo lotzen zitzaizkizula
eta kuleroak marratu eta
estaltzen saiatzen zinen lerrottoa
deskribatzen zizun eta nik inoiz
sentitu dut zure epela belarri ostean eta
oharkabean bailitzan bizkarra zulatzen zenidan
kamiseta zuriko bularrak itsatsiz.
Baina ez, gaur kanpaia nasai jotzeko ere,
sirena gehiegi entzuten da.