
Aurkibidea
hegazkinaren leihotik begiratzen dut
sumendiaren ertzera hurbiltzen gara
eta sumendiak eztanda egin zuenean
galdera guztien atzean bada beste galdera bat
berriz loratuko dira desertuak
eta gorputzak gehiago ezin duenean
baina nola egin besteari lekua
lurrak eta itsasoak zure gorpua har dezatela
laba eta goroldio soroak zeharkatu genituen
han zeudelako hitz egin dut erraldoiei buruz
einar jónssonen estatua bat izan nahi nuke
errepidea ez da inoiz amaitzen
gauetan ainuriak entzuten zirela diote
munduaren amaieran sua piztu eta eskutik heldu
ilunak lo zegoena esnatu zuen...
begiratzen dugunak begiratzen gaituela esan zenidan
itsas hondoan baso bat esnatzen da
azken egunean soineko zuri bat jantziko dut
lupinu artean besarkatzeko eskatu zenidan
kontatzen dudan guztia gertatu da
idatz itzazue zuen hitz kuttunenak
Aurkibidea
hegazkinaren leihotik begiratzen dut
sumendiaren ertzera hurbiltzen gara
eta sumendiak eztanda egin zuenean
galdera guztien atzean bada beste galdera bat
berriz loratuko dira desertuak
eta gorputzak gehiago ezin duenean
baina nola egin besteari lekua
lurrak eta itsasoak zure gorpua har dezatela
laba eta goroldio soroak zeharkatu genituen
han zeudelako hitz egin dut erraldoiei buruz
einar jónssonen estatua bat izan nahi nuke
errepidea ez da inoiz amaitzen
gauetan ainuriak entzuten zirela diote
munduaren amaieran sua piztu eta eskutik heldu
ilunak lo zegoena esnatu zuen...
begiratzen dugunak begiratzen gaituela esan zenidan
itsas hondoan baso bat esnatzen da
azken egunean soineko zuri bat jantziko dut
lupinu artean besarkatzeko eskatu zenidan
kontatzen dudan guztia gertatu da
idatz itzazue zuen hitz kuttunenak
betidanik sentitu izan dut altuerek
haien ertzera erakartzen nautela
amildegi bat nire gorputzetik hurbil dagoenean
begiak belzten zaizkit haizeak eramaten nau
eta trantzean ibiliko banintz bezala
lore-hautsa eta esporen antzera
besteengandik urrundu eta ahal dudan guztia
hurbiltzen naiz ilunarengana
bada zerbait erortzean bizirik sentiarazten nauena
dena desagertzen da beherantz begiratzen dudanean
uraren deiadarra bertigoa formarik gabeko formak
besterik ez daude besterik ezin dut entzun
eta ni izateari uzten diot
nia inoiz hizkuntzak ehundutako iruzur bat
baino gehiago amets eder bat
baino gehiago izan bada
eta haizea nire ilearekin korapilatzen da
fjaðrárgljúfur arroilaren ertzean gullfossen
jauzi bikoitzari begira lur garaietako erroitzetan
kondairak dioenez
odinek eta bere anaiek ymirren haragiarekin
osatu zuten zapaltzen dugun lurra
bere hezurrekin mendikateak eta labarrak
eta erraldoiaren gorpuak isuritako odola
itsaso bilakatu zen malkoak ibai
betileak harresi
agian horregatik jarraitzen dugu
fiordoen sakonean kiribiltzen den
abestiaren puskak entzuten
irla bat izan aurretik islandia gorputz bat izan zen
eta gorputza izan aurretik eta ondoren
eta bitartean ere irla bat lurralde bat
haizea eta amildegia bera izanen gara
asko dira zeruko jainkoen legea
ezartzeko erail eta txikitu diren gorputzak
baina istorio hau ez du gizon batek kontatzen
ezta emakume batek ere
aspaldi ahaztu genituen bizia ebaketa
garbi batez banatzen duten hitzak
lurrunarekin gure gorputzekin disolbatu ziren
ur-jauziaren ertzera hurbildu eta
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
elezahar berri hau lupinuek kontatzen dute
lur garaietako desertuek
nire ahotik hitz egiten duen
azeriak euriak oroitzen ez ditugun
eta desagertu diren espezie guztiek
sumendiaren ertzera itzultzen gara berriz ere
eskutik helduta zortzi begi dituen
itzal hezurdura poema honen barnetik
eta ez dakigu ezer baina
badakigu dena ez dakigu ezer
baina arroilaren ertzean loratzen ari diren
bi sorgin-belar gara
gure sustraiak elkarri lotuta
amiltzen
bizitzen