hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

azken egunean soineko zuri bat jantziko dut

eta svínafellsjökullen letagin zorrotzetatik

oinutsik ibiliko naiz korrika eginen dugu

aintzira glaziarrean gure gorputza ahantzi

eta izotzaren kantua jarraituko dut

taupadak moteltzen joanen dira

iraganeko errauts beltzak gure zainetan

azala urdintzen begiak zuritzen

zaizkigun bitartean

gure izena ere ahaztuko

dut izotzezkoa

izanen naiz

glaziarraren

mingaina ukitu

eta elur-luma

bat kristal

txiki bat

izan

en ga

ra