hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

munduaren amaieran sua piztu eta eskutik heldu

agerpenek kantu basati bat intonatzen dute

esaldi bera errepikatuz sugarren inguruan

geroz eta azkarrago geroz eta hurbilago mugituz

inork ez daki bere gorputza non hasten

eta non amaitzen den non bihurtzen den

errautsetatik sortutako beste konstelazio bat

geiserraren inguruan biluztu eta guk ere

hitz berak errepikatzen ditugu suaren

begietara beste aldera begiratzen dugu

zure eskuak nire bular urdinkaran

erabelarra zabalduz

eta biraka hasten garenean geiserrak

eztanda egiten duenean begiak belzten zaizkigu

agerpenek dantza egiten dute eta gorputzari

ihes egiten diogu aireratzen gara urezkoak

suzkoak gara eta ez dakigu ezer baina

badakigu dena ez dakigu ezer

baina geiserraren eta suaren gainetik

hegan egiten duten lau amiltxori gara

iraganeko agerpen ilunak sugarrak

bakterio termofiloak uraren azalean

nire eskuak zure bular berdekaran

zulo bat irekiz eta bihotza tentuz

erauziz