hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

sumendiaren ertzera hurbiltzen gara

eskutik helduta zortzi begi dituen

itzal hezurdura poema honen barnetik

 

kraterraren hegalean likenak eta goroldioa

nola hazten diren entzun dezakegu

lurrazal berdea arroka-odolez

bustita tximeleta bat itzalitako galdaran

hegan egiten

 

eta gure azeri-gorputza gure

zortzi begi zortzi eskuak

sumendiaren bihotzera lanbrora

erortzen dira salto egiten dute

uretara hegaldatzen dira

gorbela gure hanka biluzietatik igotzen

eta aintziraren hondoan

kandela bat pizten dugu

eskutik helduta begiak itxita

uraren azpian ezkutatzen diren

igarobideak argitzeko beste aintzira

beste sumendi mundu batera

ihes egin ahal izateko