Azken orenetan nabigatzen diat
erreskan doazen hitzen baitan
ez diat gutun hau besterik bidaliko
badakik, gaizki zegok dena
jakingo du ondo naizena
eta goroldioak estaltzen duela
ene bihotz tipia
luzeak direla ibaiak hemen
denboraren arrastoa ito nahiean
kizkurtzen, borobiltzen direla
arratsero ia, nostalgia bila
basoratzen gaituk
baina ez dizkiagu kilker hilak baizik hatzematen
eta tantaka dituk ereinotzaren loreak
gure eskuarteko amerika tipia deskubritzean
eta dena iluna duk berehala
edo handia
hain handia noia den handia iragana
eta zuen gutunak zetozkidak gogora
hautsez beteriko musuak opatuz
kurrilo iheslariak bailiren
oroimena kare bihurtzen zaidaneino