Anaitasuna enpresa ez dabil ondo. Kontuak zehazki nola dauden inork ez daki, baina arazoak eta zurrumurruak zabaldu direnez gero, lorrintzen ari dira langileen arteko harremanak. Josu bulegora itzuli denean, iradoki du lankide zuen aitaren heriotzaren kausa ez zela naturala izan. Norak afera horietan katramilatzeko gogorik ez duen arren, gaina hartu diote bikote ohiaren kezkek eta ikertzen hasi da. Zuzendariak Chicagotik etxera bueltatzeko eskatu dio Aingeru semeari. Etxebek ez du bururik altxatzen bulegoko mahaitik, eta egunetik egunera urrunago sentitzen du Herrera adiskide kutuna.
Bizitza gurutzatuak kontatzen ditu Harkaitz Zubiriren nobelak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari, kosta ahala kosta.