Zakur kale
Zakur kale
2007, narrazioak
144 orrialde
978-84-95511-92-8
azala: Caty Bartholomew
Harkaitz Zubiri
1977, Donostia
 
2012, nobela
 
Zakur kale
Harkaitz Zubiri, 2007

Gaur egungo donostiarrak dira Zakur kale honetako bizilagunak, estutasun eta azpikerien artean nor gehiago, etorkizun oparoago baten bila aztarrika. Paisaia urbano batean, baina batez ere paisaia humano batean, hamar ipuinotan burgesiaren erretratu bat egiten du Harkaitz Zubirik bere lehen narrazio liburuan.

kritikak:
Mendeku isilak, Ibon Egaña, Berria, 2007-03-25
«Egiten dute protagonistek ahaleginik bortxa sistemikoak itotako mundu horretan duin izateko, burua altxatzeko, baina maiz bide bakarra dute horretarako: mendeku isila».
Zakur kale, Goizalde Landabaso, Radio Euskadi, 2007-04-22
«Liburuan agertutako bizimodu guztien barruetan min txikiak daude; edo handiak, neurria beti norberak ezartzen baitu. Baina egunerokoak isilean atzeko sakeletan sartzen dizkizun hondamendi txikiak dira oreka desorekatzen hasten direnak».
Abiadura handiz, Iker Zaldua, Noticias de Gipuzkoa, 2007-05-05
«Behetik gora doan liburua dela esan daiteke, baina nahiago dut goitik behera datorrela esatea, goitik behera orriak pasa ahala liburuak bizitasuna irabazten duelako, abiadura lortzen duelako».
Ikuspegia, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2007-05-11
«Errealitatea kontatzeko saioaz gainera, bada Harkaitz Zubiriren liburu honetan ikuspegiarekiko zintzotasuna. Donostian kokatutako historia hauei narratzailearen ikuspegiak ematen die berezitasuna. Irakurlearena izatea ere nahi duen narratzailearen ikuspegiak, hain zuzen».
Zakurkeriaz, Aritz Galarraga, Gara, 2007-05-12
«Gai gaitz horiek guztiak lantzeko orduan zuzen eta zorrotz agertu zaigu Zubiriren prosa, kontzesiorik gabe, ironia fina erabiliz zenbaitetan (adibidez, gatazka askoren iturburu den eta hainbat ipuinetan errepikatzen den enpresari Abegi SA izena jarri dionean)».
Krudelkeria, Jon Kortazar, El País, 2007-07-09
«Zer esana oso argi izan du egileak eta uste dut oso argi adierazten duela, eta ipuin zoragarriak idatzi dituela, baina beste askotan formulak gainditu du nire irakurketa eta teknikaren nagusitasuna begi bistakoegia ikusi dut».
Konpetentziako hiria, Javier Rojo, El Correo, 2007-09-26
«Zubirik erakusten duen hiria bestelakoa da, norberekeriaren hiria, dirua irabazteko edozein gauza egiteko prest dagoen jendearen hiria, igotzeko konpetentzian ahalegintzen direnen hiria. Mendebaldeko hiri burges normal bat, alegia».