Fikzioaren izterrak
Fikzioaren izterrak
2010, narrazioak
200 orrialde
978-84-92468-22-5
azala: Gorka Lasa
Ur Apalategi
1972, Paris
 
 
Fikzioaren izterrak
Ur Apalategi, 2010

Zazpi ipuin hauek fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti.

      Bikotea batetik, idazletza bestetik, horra kontakizunotan obsesiboki txirikordatzen diren hari nagusiak. Maitasun konpartitua, naziotasun zoriontsua eta arrakasta literarioa benetakoak al dira?, edo geure buruak zigortzeko sortzen ditugun kimera eskuraezinak?

      Ur Apalategiri poemak eta bi nobela irakurri izan dizkiogu; hauxe da, beraz, bere aurreneko ipuin liburua. Atzartasuna moteltzen utziko ez dizun estilo natural eta malguz onduta dator, sekula galdu gabe ozar bilakatzeko atrebentzia.

bideoak:
Aiurri (2011-05-05)
kritikak:
Literatur mundu miserablea, Beņat Sarasola, Berria, 2010-10-31
«Literaturak behiala zuen irudi jaso eta eredugarritik gutxi geratzen da ipuinotan. Jende miseria leku orotara iristen dela iradokitzen digu nolabait idazleak, antiheroiak ere literatur munduan bertan aurkitzen ahal ditugula, urrutirago joan gabe».
Ofizioaren ajeak hizpide, Iban Balerdi, Gara, 2010-11-19
«Bere burua nobelagile hertsitzat zuen batek ipuin liburu ederra utzi digu. Aurrerantzean ere bide guztiak irekiak izango dituela pentsa daiteke, literaturaren euskal unibertsoan eztena sartzen jarrai dezan».
Desioa eta ezina, Javier Rojo, El Correo, 2010-11-20
«Ironikoa, batzuetan sarkastikoa, autokritikoa, eta beti dibertigarria, halaxe definitu daiteke Apalategiren liburu hau, azken urte hauetan gure artean aurki daitekeen idazlanik interesgarrienetakoa».
Fikzioaren izterrak, I.E., Aizu!, 2011-01-10
«Hauek dira Apalategik kaleratzen dituen lehen ipuinak, eta guztietan dira ardatz bi gai: idazmena orokorrean (protagonistaren idazteko, eta argitaratzeko, gogoa) eta maitasun-sexu-adiskidetasun harremanak».
Fikzioaren errealitatea, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2011-04-08
«Irakurleak aurkituko ditu, ipuin sorta hauetan, ironia bide, literaturaren eta mundu afektiboaren une dibertigarriak, pasadizo xelebreak, gizakiaren une miserableak... Eta badira ipuinak amaiera konplexua dutenak. Idazlea ongi profitatzen da honetaz, abilezia erakutsiz».
Fikzioaren muinak dastatzeko gogoz, Mikel Asurmendi, Irunero, 2012-02-19
«Ur Apalategiren lumak —ordenagailuak orain— eta talentuak “gure” literaturaren karaokeaz beste lurraldea jorratu eta urratu dezakeelakoan nago».
Fikzioaren izterrak, Asier Sarasua, Eibartik, 2015-10-28
«Euskal literatura munduaren tripak erakusten dizkigu Apalategik (idazleak berak ondo ezagutzen dituenak, antza): enbidiak, ezinikusiak, egoak, tira-bira eta azpijokoak... eta baita ere, zein historia literario laburra daukagun».