Zureak egin du
Zureak egin du
2009, nobela
144 orrialde
978-84-92468-16-4
azala: Gorka Lasa
Iñaki Friera
1962, Barakaldo
 
2001, nobela
Zureak egin du
2009, nobela
144 orrialde
978-84-92468-16-4
aurkibidea
 
Zureak egin du
Iñaki Friera, 2009

Kazetariari gutun anonimoa heldu zaio erredakziora, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko erreportajea idazteko enkargua hartu eta segituan, bideo-irudi hauekin: gizonezko batek kotxe baten atea zabaldu, barruko andrea bortizki atera, ileetatik tiratuz lurrera bota du eta ostikoka hasi zaio. Isilgordeko mezu honen argudioak zein diren, nork bidaliak eta zertarako, argitzeko gutizia piztu zaio kazetariari. Irentsi du amua!

      Iñaki Frieraren nobelak premiazko amarru baten istorioa kontatzen du, thriller gisako matazan endredatu den kazetari tolesgabearen ikerketak aletzen. Zenbat eta sakonago arakatu, orduan eta bihurriago korapiloak, askatu ordez trinkotu egingo balira bezala.

kritikak:
Txotxongilo jokoa, Mikel Ayerbe, Berria, 2009-12-13
«Adierazpenen pasarteek istorioaren linealtasuna hausten dute, trama nagusia osatzeko balio dute eta argumentuaren garapena amaierara gidatzen laguntzen dute; eta, gainera, bukaeran aipaturiko bi planoek batasun eta erabateko zentzua dute».
Korapiloak (des)lotzen, Iban Balerdi, Gara, 2010-01-08
«Nire iritzian liburuko gauzarik aipagarriena, emakumeen aurkako tratu txarren inguruan ematen den informazioa da. Beste inolako argumenturik nahastu gabe, horretan jartzen du autoreak indar guztia».
Tratu txarrak, Javier Rojo, El Correo, 2010-01-23
«Nobela interesgarria iruditu zait, baina, kanpoko ikuspuntu horregatik, gaiaren azalean geratu dela esan daiteke».
Zureak egin du, E.B., Aizu!, 2010-02-15
«ratu txarren arazoaz baino haratago doa, beraz, Friera, eta giza harremanen sare korapilatsua erakusten digu maisuki, batzuen eta besteen sentimenduak agertuz eta, geure burua egoera bortitz baten aurrean aurkituz gero, elkarren arteko erlazioak nola harildu daitezkeen muturreraino erakutsiz».
Tratu txarren krudelkeria, Patxi Sarriegi, Deia, 2010-03-20
«Egungo bizimoduaren ispilu da Zureak egin du liburua, merezi duen istorioa. Burutazioen artean, halaxe sentitu gara, gaiaren gordinak harrapatuta. Finean, asko aportatzen duen istorioa da, horixe eskertu dugu gehien».
Gureak egin du, Gema Lasarte, Argia, 2010-07-04
«Genero indarkeria erabat mediatizatua dago egun: irakurle nahiz ikusle mediatikook morbo dosia eskatzen dugu eta ondorioz horretan adituak diren marketin enpresek eman egiten digute. ».