Mundu txikia
Mundu txikia
2005, narrazioak
136 orrialde
84-95511-73-8
azala: Ramón Masats
Alberto Barandiaran Amillano
1964, Altsasu
 
2021, kronika
1998, kronika
Mundu txikia
2005, narrazioak
136 orrialde
84-95511-73-8
aurkibidea
 
Mundu txikia
Alberto Barandiaran, 2005

Hamalau ipuinek osatzen dute Alberto Barandiaranen Mundu txikia, idazlearen fikziozko lehen liburua. Bi kronika libururen egilea, fikziora jauzia egin du obra honekin Barandiaranek, kazetari gisa kontatzen dizkigun bizitzak idazle gisa sortuz, unibertso txikiak eratuz.

kritikak:
Txikiaren gorazarrez, Gotzon Hermosilla, Berria, 2005-06-07
«Mota askotako pertsonaiak, gaur egungoak zein iraganekoak, kaletarrak eta baserri girokoak ibili ditu Barandiaranek hamalau ipuin hauetan, eta gaiak ere askotarikoak dira».
Mundu txikiko zirrara handiak, Alvaro Rabelli, El País, 2005-10-13
«Mundu txikia liburuko narrazioetan atzoko eta gaurko istorioak nahasten dira, jada iragan hutsa diren gertaerei buruzkoak batzuk, edo galdutako mundu bati dagozkioenak beste batzuk».
Mundu txikia, M. Egimendi, Aizu!, 2006-01-01
«Oso atsegina da ipuinon irakurketa. Istorio xumeak dira, edonori gerta dakizkionak, eta pertsonaiak ere bai. Ipuin batean ez bada, bestean ikusiko du irakurleak bere burua islatuta, edo bera ez bada, hurbilekoren bat. ».
Bakarra eta bera, Aritz Galarraga, Argia, 2016-04-24
«Irakurketa batek eramaten zaitu beste irakurketa batera, eta irakurketa horrek eramaten zaitu beste batera, eta azkenerako irakurketa guztiak dira bakarra eta bera. Gure mundu txiki hau osatzera irits daitekeena».