Argialdiak
Argialdiak
2023, narrazioa
104 orrialde
978-84-19570-09-3
Azala: Maite Gurrutxaga
Miriam Luki
1973, Urretxu
 
Argialdiak
2023, narrazioa
104 orrialde
978-84-19570-09-3
aurkibidea
 
Argialdiak
Miriam Luki, 2023

Ogiaren usaina eta izuarena. Hitzen pisua eta iraganarena. Nola eraman guztiak gorputz bakarrean? Zer esan merezi izan ote duen jakin nahi duenari eta zer prestatu azkena izango den afari handirako? Noraino garen ahizpa eta zenbat gehiago iraun dezakeen ihartzen utzitako laguntasunak; zenbat trago izango ziren denera, zenbat airean kiskalitako hegazkinak.

      Gisa horretako galderak dabiltza Miriam Lukiren estreinako ipuin liburuko protagonisten buruetan. Maitale, lagun, senide zein klase arteko harremanen ertzak behatu ditu idazleak bederatzi kontakizun hauetan, nola, isiltzearen isiltzez, zerbait pitzatzen den azkenean eta tartetik argi-zirrinta bat sartu, joan edo geratu, ezinbestean erabaki behar ez dela ohartuz.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Mikel Ayllon (2023-06-15)
bideoak:
Artefaktua (2023-10-28)
Goierriko Hitza (2023-06-10)
Julen Altube (2023-05-31)
kritikak:
Distantzia argituz, Asier Urkiza, Berria, 2023-05-14
«Ilunaldi batean bizi dira pertsonaietako asko, barne-haustura moduko batek erdibitzen dituela. Zerbaitek larritzen ditu guztiak. Kasu batzuetan halako damu bat izan daiteke, min sor bat ere bai, inguruko errealitatea amiltzen ari delako sentipen mina, bestela».
Giro arrotzean, Paloma Rodriguez-Miņambres, El Diario Vasco, 2023-06-17
«Lukik sorturiko ipuinek pertsonaien nahasmen sentsazioari ihardesten diote, egunerokotasunean hartu behar dituzten erabakietan nola jokatu ez baitakite. Besteen onespenaren zain daudela dirudi, ez dagokien leku batean, alegia, barne-munduarekiko desorekan».
(Des)enkontruak, Ibon Egaņa, Deia, 2023-06-24
«Garapen narratiboan bainoago, une eta giro jakinak sortzeko trebezian dago narrazio labur hauen indarra, baina baita pertsonaien eraikuntzan ere, eta orobat idazlearen berezko estiloan: zorrotz behatzen duen narratzailea, ironiari tartea uzten diona, eta hitz doia aurkitzen duena aldiko».
Argia, aldika, Ainhoa Aldazabal Gallastegui, Argia, 2024-10-13
«Narrazio bakoitzak estilo propioa duen arren gehienetan dagoen elementu estilistiko bat aurkitu dut liburuan. Ipuin guztiek dute irudi indartsu bat, oso bisuala dena eta efektu pizgarria sortzen duena».