Bihotzez eskertzekoa düt, behin beno berritan, «Margarita deitzen dena», izpiritü zabaltarzünez, nobela hontako itsuskeria linguistikoen xüxentzeko honezia eta pazientzia üken düalakoz.
Eskertzekoak ere «burrat baten edateko» estakürüaz edo laneko arte anpleetaz balia nizan «manexinari» hitzen —aditzak, Mendikotan, Junes Casenaveki... Gaü Eskolen eskütik— erakasteko eta argitzeko denbora hartü düenak oro.
Eskertzekoa molde berezi batez «ikusi züan bezala» zonbait gertakari kontatü eta Gaz-Pars alkartearen borrokaren üngürüko xehetarzün elibat eskentü deitan Nine. Ber zoinüan, eskerrak, Xiberoko Botzako berri-emaileer eta Herria astekarian Xiberoko «notiziyak» izkribatzen dütüan A.S.ri.
Eskertzekoa azkenik Xiberoko zelüa, bere goiz-ürratzeetako eki leinürüaz zoharditzen beit deikü ametsaren hegia.