Speed gauak
Speed gauak
1991, nobela
154 orrialde
84-86766-37-0
azala: Joel Peter Johnson
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

Makilaia

 

Atzetik begiratuz gero mutiltzat ere har zitekeen Elbira, sexu-ezaugarri mugaturik ezaren eremu zehaztezin eta aldi berean izukorrean kokatutako estatuen buru ederra bait zen neskarena. Bortizki deitzen zien nire eskuei buru txarto borobildu hark, laztan zezaten.

        Ile apurrak kentzen hasi nintzaion, berak aurrerago erantzitako blusa astinduz hasieran, esku hutsez gero eta puzkada leunez azkenean, irakurri berria zidanari ezer ere gehitu gabe.

        —I, i, i, putz egiten didaanean kilikili egiten didak.

        Oilo-ipurdi bilakatu zitzaidan lepo inguruko lurraldea. Tenteagotuta zituen ditiburuak ere. Puzkadak bizkarrezurrean behera etor zitezen utzi zuen. Galtzarbeetan haginkatu nuen, ezker eta eskuin, garondotik ipurdirainoko bidean behera berriro jo baino lehen. Gerrialdera heldu nintzeneko zutitu egin zen.

        —Heure txanda duk, ez baduk zirkuko emakume bizardun trabestitua eman gura behintzat. Jezarri hadi.

        —Badakin baina bizarra mozten ala?

        Ikaratuta nengoen. Ez zuen ezer erantzun. Gelatik irten eta atzera sartu zen. Buztinezko katilu apaindua zekarren eskuetan. Katilu barruan, brotxatxoa. Xaboitzat egunero gela erabili gura zuen, antza, bertan zekarren eta. Gela uretan bota, eragin eta aparra sortu zen. Estrainatu gabeko plastikozko aitzur merkea eskuetan hartu orduko musikaz aldatu zuen. Hasieran doi-doi entzuten nuen zer jarri zuen.

        —Hik uste, zerez kentzen diat hanketako bizarra, Antoito Kortito?

        —Nork bidali din eskutitz hori? Txertatu egin zain errima merkeak egiteko abilidadea.

        Musikaren bolumena gora zetorren berez. Ravel-en Boleroa. Ikaratu egin nintzen. Xaboia nire aurpegian hedatzean erakusten zuen lasaitasuna ez ote zen abiadura gero eta arinago bilakatuko, beldur nintzen.

        —Behin telefonoz jotzen zidak tipo batek. Ez diat ezagutzen. Nor naizen galdetu eta kanpaia jotzen ari dela ziostak, ea zer erizten diodan nik horri, ez nauenentz bero jartzen nigatik egiten duena jakiteak. «Hau tipo hau zoratuta zegon, burutik guztiz eginda; horren teilatuan zikoinak bizi ditun eta haizea Gorbeian baino libreago zebilen batetik bestera, ziur» pentsatu nian. Eta hara non diostan ea nola nagoen jantzita, zergatik ez naizen biluzten neu ere; tira, halako gauza mordoa erreskadan, arnasestuka. Azkenean, «etorri egin zait, zeuregatik, ipurdi zoro» esan eta telefono zenbakia ematen zidak, inoiz deitu gura badiot, badaezpada ere.

        Amaitu Boleroa eta eginda neukan «bizarra». Ilargitarra ematen zuen nire aurpegiko azalak, hala, bizarrik gabe.

        —A gizon! Nirea entzunda daukak eta, konta ezak heure pasadizoren bat, makilaia egiten diadan artean.

        Irten egin zen. Zeozeren bila. Besartea gauzez beteta itzuli zen. Zer da hau! Harridura irakurri zuen ene begietan. Disko berria jarri zuen. The Cure ote zen berriro?

        —Makilaiaztu egingo haut. Profesionalek baino hobeto. Hasi hadi historia kontatzen.

        —Zein berba erabili ez dakinat baina. Lotsatu egiten naun. Non ikasi dun makilaia egiten?

        Gerrirainoko armairuaren gainean hedatu zuen ekipoa. Kristaluntzi biribilak, akuarela kutxa ematen duen hori, brotxa zabala, rimmela ezartzeko bestea, kotoia, zorrotxoa, alkohola, zer ez ote zuen ekarri!

        —Hamahiru urtekin makilaia huen gure tema. Eta ez gaiari ihes egin. Hitzen beldur ote haiz, ba? Hitzak maskaratu egiten badituk, bizi izan duana ere maskaratu egiten duk. Geuk asmatzen ditiagu maskarak, hitzak, eta ez diakagu maskaren bildur zertan izan. Ala besteren bat da kontua? Gizonezkoen artean erabiltzen dituzuen hitz gordinak erabiltzearen beldur?

        Hitzok gaindituta nengoen. Kotoi-zatia hartu, alkoholetan busti eta aurpegia garbitzen hasi zitzaidan. Begiak ene begien aurrean, lehortuta neukan ahoa. Kontatzen hasi behar.

        —Nire zakila ez din berak bezain ondo beste inork ahoratu eta lehertarazi. Larrutan egiteko beraren eraren lehen pausoa izaten zunan; errituala. Beste ezer egin aurretik, isiltasunez, ahoan sartzen zinan adaburua, eta zurtoinari atzamar biz eutsita, leunki, gozo baina sendo, gora eta behera hasten zunan, sartu eta atera, inoiz osorik atera barik, zatiren bat beti ahoan, eta osorik barruraino sartuz gero, ozta-ozta ez zituela barrabilak eurak irensten, halaxe etorri eragin arte.

        —Kutisa garbitu diat. Hidratatu egin beharko orain. Segi, eta ez hadi gorritu.

        —Dena irensten zinan. Garbi garbi uzten zidanan. Ez diakinat zelan konpontzen ote zen arnasa hartu ahal izateko. Ez nionan galdetu. Ez geninan horren gainean berbarik egiten. Medikua izanik bera, ondo eta zientifikoki ezagutzen zinan plazerezko bide haren segeretua, ziurren.

        Bitartean, Elbiraren esku leunak hamaika bider ibilten nire aurpegiko narruan, ukendu epel hura hedatuz bertan; leuntasun urtsua nabaritu arte; beste egoera bat, edozertarako prest diren ezpainetan izan ohi denaren antzekoa.

        —Ez zidanan esperma apurrik apurrena ere uzten. Ostean, larrutan egiten geninan. Han, pantaloi beltzek utzitako lekuan barruratzen zinan zakila.

        —Hidratantearen gainean makilaiaren oina emango diat. Usaina zeriok. Ez ziok mundu guztiak atsegin erizten.

        —Egia dun, bragekin, prenda hori aldean izanda egitea zinan atsegin. Behingoan konturatu ninduan horrekin. Eskua blusapean lehenengoz sartu nionean ohartu nindunan zelako sujetadore beltza erabiltzen zuen, puntiladun halako apaindurekin. Aukeratua. Morbosoa.

        Makilaia-ukenduari zerion usainak trenera eraman ninduen oroimenaren eskuetan. Hor noizean behin jende artean usaindu izaten dudan horrexeri zegokion makilaiari zeriona. Izpiluan nire burua ikusi nuen,filmetako topikoan legez, pailazoa kamerinoan, bere buruaren isladaren aurrean harrituta.

        —Ez geninan berbarik behar izan. Praka bakeruen erreteneko botoia askatu eta beherago eroan ninan eskua. «Ene! Hamabost urteko umiak emoten'gu. Egoera plazerezkoa, eta berbok esatea jokoaren partea zunan. Hobeto eingo'gu ogean». Halaxe esan zinan hasierako hartan. Berbotan zetzanan giltzarria, hamabost urte bagenu legez hasi eta aldizkari pornoetako morboarekin amaitzean, hain zuzen. Ohera eroan nindinan. Bertan egin zidanan bere teknika haren lehen froga.

        —Eginda dago makilaiaren oinarria. Askotan enroilatzen zinetean ala? Laster emango diat behin-betikoa.

        —Noizean behin telefonoz jo eta etorri egiten zunan. Azkenengoz, halaxe deituta neuk, Santiren heriotza gauean egin geninan elkarrekin. Barrikadak jarri zizkinaten Deustun eta geu ere eurotan izan gintunan. Ez zuan txakurrik agertu. Gau estrainoa izan zunan azaroko hura. Bizitzaren halako zati itzela kentzen zigutela sentitu ninan. Zerua, ere, gau hartakoa, eldarnioz jantzita gogoratzen dinat. Itsasoa arnasten zuan gure amorruan.

        Begiak ixteko agindu eta akuarela antzekoetan hasi zen zereginean. Pinturaren labankada nabaritu nuen betazaletan. Betileetan ondoren. Rimmela edo.

        —Arabiarrek erabiltzen duten beste honekin egingo diat beheko betazal ertzeko marra. Orain, itxi begiak.

        —Gau hartan larrutan egitea bizitzari gorazarre egitea zitekeelakoan baina, aldi berean, barru-barrua suminak janda, luzaroan itxaron behar izan geninan, azken pub-erdi-barra-amerikanoa edo itxi arte, ea baretu egiten zitzaigun apur bat barrua. Ez geninan presarik. Etxera heldutakoan ohea eskaini zidanan. Betikoa. «Hor daukazu oge hori». «Gurago dot zeugaz». «Bale, baina ez dogu narrutan eingo». «Ez». Erantzi eta ohean sartu gintunan, ohi legez. Ez hunan gauza handirik biluztu. Arropekiko morboa zegonan, atzera ere. Elkarren alboan estututa berotu gintunan. Eskuak galtzen hasi gintunan laster. Ez diakinat zelan ahoratu zuen. Konturatu nintzenerako etorrita nengoan. Labur egiten zinan; apropos, nik uste. Galdu egin ninan telefono numeroa edo ez zidanan beste inoiz atzera deitu, ez diakinat argiegi zer gertatu zen. Ez dinagu gehiagotan elkar ikusi. Beraren azpiko jantzi beltzen minez niagon. Alabaina gaitz horrek ez din konponbide errazik dagoenerako. Ezkondu egin dun. Kanpora.

        Makilaiaz apainduta nengoen. Ez nengoen Palankako asko baino txartoago. Eta gogoetokin nagoela hasten zait Bira soinekoak erazten!

        —Ez haiz hola jantzita aterako.

        Alkondarako botoiak banan-bana askatu. Alkondara praketako gerri-barrutik aterata, kanpora besoak! Praketako botoiak ostean. Gogortu egin behar. Makurtuta, erantzi egin dizkit praka, barrenetik tiratuz.

        —Emakumea haiz eta emakumeak zakilik ez. Moztu egingo diat. Edo neure egingo diat. Kendu egingo diat zakila izatearen kontzientzia.

        Halako kutxa atera zuen, armairutik. Zurezkoa eta perlatxoz josia. Barruan, emakume jantziak. Lehenik, sujetadorea luzatu zidan.

        —Jantzi hau.

        —Besoak tiranteek osatzen duten tuneletan sartzean hotzikara itzelak zeharkatu ninduen goitik behera. Nire atzean jarrita bera, ahoa garondoan doi-doi:

        —Neuk estutuko dinat. Eta azpian postizoak jarriko dizkinat—, «to no» bilakaraziz, errolak trukatuta.

        Nondik atera zituen «postizoak», ez dakit. Hurrengoa, mediak jaztea izan zen. Hantxe nago, indarra galduta zakila, ematen dudan kuadro tristearen aurrean ikaratuta edo berau.

        —Gona hau eta alkondara orain. Paparra agirian eta hankak baita.

        Gonan sartzean hankak, sujetadorea jaztean bezala, nolabaiteko zubia gainditzen ari nintzelakoa, edo halakoxe inpresio zehaztezina izan nuen. Ez dakit, ahoan urtzen zaidan karamelo estrainoa da guzti hau. Alkondara lotutakoan, kalerako prest, gonapean biluzirik nagoela kenduta.

        Medieieusteko zer zuria atera kutxatik. Morea.Gona altxa zidan. Belaunbikatu zen, astiro, nire aurrean.

        —Buelta eman.

        Agindu sendo bezain leuna. Gerrialdean bildu eta lotu egin zidan ligeroa. Ondoren, tirantetxoak lotu zituen medietan.

        —Berna ederrak ditun.

        Hitzok esan eta oherantz bultzatu ninduen, bere pantaloiak kentzen zituen bitartean. Bat batean jausi nintzen. Neure gainera etorri eta:

        —Ez hadi bildur izan. Jaso itzan hankak.

        Txorkatiletatik eutsita, lepauztaietaraino igo zizkidan belaunak. Kikila tente, ipurdi-mamien gainetik libre ageri zen. Gainerago etorri Elbira eta eutsi zion.

        —Berotu egin haiz, ezta? Emakume bihurtuko haut. Neuk egingo dinat dena, emakume bihurtuko haut.

        Eskuak txorkatiletatik kendu gabe, bere hankak zabaldu eta kikilaren gainean jarri zen. Astiro barruratu zuen, mihingaina ere ahoan sartzen zidan aldi berean.

        —Barruan dauzkan biak —mihingaina une labur batez kanporatu eta, adurra nire ezpainetan zeriola, berriro ttu eginez—, barruan dauzkan biak. Behekoa eta goikoa, bakarra ditun biak.

        Ahoko haragi zati borobil eta luzenga sendartuak biraka ziharduen, neure mihi-zati laburtuaren inguruan. Gero, hagin-lerroak banan banan igurtzi, kanpotik eta barrutik eta, noizen behin, hitzak mamurtuz eta adurra dariola, belarrira.

        —Ez dun atsegin?

        Ditiburuetan haginkadatxoka eta gorantz tenteagotzen den mastatxoan kolpeka, gora eta behera: berak jotzen ninduen. Leun hasieran, arinago gero. Zer den nirea, sartu egiten dena ala hartu egiten duena, horrekin ahaztuta tindika-tindika. Esperma isurtzean neurea uste izan dut alua eta berea zakila. Emakume antzeman dut nire burua. Eta bera astiro kentzean nire gainetik haragialde hori ere berarekin daroala eman dit. Hutsik geratu zitzaidan hankartea. Pisurik gabe eta plazeraren hazka leuna bertan pausatuta hala ere. Emakumetuta edo nengoen.

        —Interesgarria, oso interesgarria. Jantzi ezan zeozer gonapean eta goazen laster.

        Praka estuak, larruzko jaka eta bota kanperak jantzita berakbehingoan,kanpora jo genuen. Katua azkengoz ikustean, Giocondarena eritzi beharrean, beraren keinuari emakumezko guztien atzean dagoen gizonezkoaren irribarre dostakaria igarri nion. El-dar-ni-o-a.

        —Hoy teneis curro ahí: Ha habido un robo en el Museo. Atención, hay señal K-M, ¿entendido?, K-M, Cambio.

        Kafea hartzera gindoazen.

        —Tia buena —esan zidan txakurretako batek.

        —Museo calle María Muñoz, a 50 metros. Cambio.

        Kafea behar nuen.