Izokinak gauez mugitzen dira
Izokinak gauez mugitzen dira,
errekatik at, hiri erdiguneraino.
Saihestu egiten dituzte
Foster´s Freeze, A & W eta Smiley´s
bezalako izenak dituzten lekuak;
aldiz, Wright hiribideko etxe adosatuen ertzetik
doaz igeri, suma ditzakezu
goizean goizetik ate-joka edo
ordainpeko telebistaren kableei
kaskateko itsuak ematen.
Jaikita itxoiten diegu.
Atze-patioko leihoak zabalik utzi
eta deiadar egiten dugu
lehen murgilaldia entzun orduko.
Goizak, dezepzio hutsa dira.