Itotako gizonaren kanabera
Hasiera batean ez nuen erabili nahi izan.
Ze arraio, pentsatu nuen gero,
bere sekretuak erakutsi eta zorte ona
ekarriko zidak…
Horixe behar nuen orduan.
Gainera, niri utzi ez zidan, bada,
bera igeri egitera joan zenean?
Handik gutxira, bi emakume ezagutu nituen.
Bat operaren maitalea eta bestea espetxetik
pasatako mozkortia. Haietako batekin
ateratzen hasi nintzen, edaten eta sesioan.
Ederki abesten zuen ba, zurrutari utzi gabe!
Di-da iritsi ginen hondoraino.