Hiria gure oinetan
Hiria gure oinetan
2025, saiakera
96 orrialde
978-84-19570-46-8
editorea: Jule Goikoetxea
Irati Majuelo Itoiz
 
 
Hiria gure oinetan
(Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan)
Irati Majuelo Itoiz, 2025

Hau ibilaldi bat da, euskal literaturaren bidez espazioaren inguruan gogoetatzeko ariketa. Espazioa politikoa bada, botere-egiturek zeharkatzen dute, tentsioan dauden narratibek eraikitzen dute, eta, beraz, gure egunerokoan, gure haragitan, gure imajinarioan iragazten da. Hau da, honakoa galdegiten digu: nolakoa da hiria gure oinetan?

      Galdera horri tiraka, liburu honek hitz egin nahi du espazioaz eta, bide batez, eta batez ere, gorputzez, horien zilegitasunaz eta biolentziaz, zaintza-lanez, desiraz eta premiaz, laguntasunaz eta bakardadeaz. Literaturak lagunduko gaitu bide honetan, euskal eleberrigintzan topatu baititugu hiriaren inguruan hausnartzera bultzatu gaituzten pertsonaiak, hiri-ibiltariak, emakume okerrak, kontraesanez jositako paseatzaile errebelde eta zaurgarriak.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2025-09-29)