Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
erronka
beldur naiz
ezagutzen ez zaituenak
inoiz zugan
erreparatuko ote duen
beldur naiz
iraun beharrak
nolakoa nahi zintuzkegun
ba ote digun
ikusten uzten
beldur naiz
zaren bezalakoa
ba ote zaitugun
behar bezainbat
maite
beldur naiz
gure haziak
etorkizun-indarrik
ba ote duen
zurekin
beldur naiz
zugan bat
ez ote gintuzun
beste egingo
nork bere burua
asmatu ezean
ezin du izan
sekula betiko
w1990