Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
tian'an men
airean hondar-borroka
haizea dabil orroka
ate-zaindari, portalez kanpo
hilezinezko dortoka
harrizko ganbeluak lo
nolako ametsak; auskalo!
aldameneko dragoia ere
oraindik isilik dago
hojaldrezko jauregia
harresi gorriz jantzia
teilen gainetik erortzen zaio
goxoki-lerde gaxia
ate guztiak itxirik
apenas dago leihorik
alegiazko erretratua
atalburuan zintzilik
Euskal Herria non dago?
izarrei begira nago
begiak heltzen duena baino
pausoren bat harantzago
w1990