Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-32-0
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2019, narrazioa
2007, nobela
1986, poesia
 

gau-giro

 

Ilargiaren azkazal zorrotzak

larrutzen duenean arratsa

eta izar lakarrek harramazkatzen

mendiko abar iharrak,

 

desegin egiten dira ilunpetan etxeak,

diharduenean hotzak hiltzen

sukaldeko leihoaren argi erreak.

 

Lurraren azpiko oihartzun gorrak

galduta dabiltzan tren baldarrak

hurrupatzen ohi omen,

eta errainuen artean hor nonbait:

 

txatartegi bat gainezka,

sateliteak zilipurdika,

eta irratia,

distiraz irakiten.

 

        w1985