Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-12-6
Juan Mari Lekuona
1927, Oiartzun
2005, Donostia
 
 

Ilargi

 

Sirenen eraztuna itsasgizonen pentsamentuan.

Leihoko albakak lagun mina du

maitaleentzat atontzen duten isilpekoan.

Aldiz, basoko piztiek ongiletzat

daukate, gau-ehizeko jainkosa zuria.

 

Amandre jakituna, almanakaren druida.

Zuhaitzen ezoa —eta sehaska ere bai—

mugiarazten duen noria. Lurreko

izerdi ororen maria bizia, eta errai-

etako fruituen aingeru argiegilea.

 

Tragedia hitsak aurkeztu ditu

marmol zurizko antzeslekuan. Zipresen

mintzakide da bakardadean. Eta antzina

eremu berde zitezkeen errautsetatik, gaur

aurpegi zurbila darakutsa, ispilu lodi-

tik isladatuz iraganaren oroitzapena.

 

Jarleku biribila emakumearen oinazpian.

Eta uholde itsua odolaren antaparan.

Lo-belarra eho du ilargi berriaren

errotak, olatu jauzkarien zoramenerako.

 

w1985-90