Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Memoriarik gabeko urtxori ezdeusa
Herdoilaren tristeziarekin batera
Katyren heriotzea Ainhoaren ahotik
Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen
Izen eta data ezezagunez tatuatutako goardi
Lauaxeta gogoan eta begien omenez
Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
Itsasoa baita basamortuaren beste izena
Esploradore nekatu batek zer ikus lezake
Jarri zara bidean, Bazatoz Etxahun
Francis Picabiak munduko boxeo txapelketa

Trikuarena
Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,
eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;
gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.
Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,
Ni trikua naiz, Bi sapelaitz gora dabiltza hegaletan;
Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.
Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago,
Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz,
artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek
galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitzak.
Baina gaua dator, joan dira sapelaitzak, eta trikuak,
Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio,
bere arantzetan seguru nola egon baitzitekeen
Gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton;
Eta bapatean, zeharkatu egiten du
belardiaren eta kamio berriaren arteko muga,
Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez;
Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den
azkeneko zazpi mila uneotan berritu,
ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak,
ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.
w1990
Musika: Ruper Ordorika (1995)
Jabier Muguruza (1996)