Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-06-1
Bernardo Atxaga
1951, Asteasu
 
 

Jarri zara bidean, Bazatoz Etxahun,

Gure artean daude jadanik zure iragarleak: 32.50

Mitxeleta espiralak eginez, espaloietan eroriz,

Perfumatuz kamamilaz gausoda gauneon gausodiozkoak

Zubiak eta zuhaitz elektrokutatuak beren hautsaz estaliz.

Lore gaseatuak ere estaliz heldu dira

Zure iragarleak guregana;

  ( Persian jazz multikolorea )

Eta zu ere abiatu zara, Bazatoz Etxahun, ortotsik,

Mantekila eta mermelada eskuan duzula;

Eta gariz jantzia ikusiko zaitugu,

Gariz jantzia eta uda zabaltzen:

Uda arrabitarik gabeko itsuentzat, eta Jondone sagarrak;

Uda hiru mendez lo komunetan egin dugunontzat, gereziak,

Eta argia goizero.

Apiril edo Maiatzero, bentzutuentzat, gorostia, ihiak;

Ekia eta dinamita.

Ez dadila bitrioloz galdu egunaren begia.

Sofrimenduak Zorrozturiko labainak ere ekar, Etxahun, guretzat.

Eta guretzat izan daitezela aizkorak ere,

Ezinaren arrebontzat;

Ezaren alaba garenoi etor hatzaigu, Etxahun;

Teilatu ustel horietan aurkituko gaituzu,

Disparatzen apika;

Geure oinazea papurtu,

Eta usoei eskaintzen.

Eta sar hadi orainaren laberintuetatik barrena,

Utzi iraganaren abenidak;

Ez haugu behar gorpuak zitroin urez igurtzitzeko,

Baizik eta desertuko ihizik akülatzearren

Ziutaterantz.

 

w1978