Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-04-5
Joxe Azurmendi
1941, Zegama
 
1989, saiakera
 

Zutik eta bilois

Zutik eta bilois.

 

Zure ilea

zugandik ihesi.

 

Hondartzan

uretan

haizetan.

 

Algara bat

zugandik ihesi.

 

Bilois

eta eder

busti, lizun.

 

Zutik, zutik

eta bakarrik

zeunden, zeugandik

ihesi.

 

Eta ni, ur ertzean,

barrezka, barrea bustitzen

zuen zoramenez

begira.

Ez nuen ikusi nola

zutik

bakarrik eta bilois

eta eder

joan zinen, barre algaraz

betiko ihesi

zure haragi zuria jasota.

 

w1964