Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Berrogoita hameka urte...
Berrogoita hameka urte badu,
urteak joaki
urteak heldu,
berrogoita hameka urte badu,
kolpatu baten bila joaki,
bizia duzula gerlan galdu.
Eta gu, zure euskal anaiak,
aintzinat goazi,
euskaldungoaren etsaiak
nahiz gibelarazi;
odolik dueno,
ez baitzaio
fededun gizonari haizu
amor emaitea,
ukatzea,
ihes egitea.
Zuk bezein bihotzdunki
hori nork daki?
Zuk hori daukuzu erakutsi,
lagunaren maitez,
etsaien tiroeri
ez eginez
ihesi.
Kolpatu hori,
dena zauri
den hil-hurren hori
euskaldungoa dugu orai.
Badu zauri,
badu etsai.
Nor du alde?
betitik eta betiko
nor du orai
bihotz-odol emaiteraino
adiskide?
w1991
Parise-ko burdin-bidean