Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Bihotzak hala nahian...
Bihotzak hala nahian
zergatik ari naizen,
lan-arte bat dutanean
euskal pertsu ontzen?
Otoitz-gizon izaki-ta
zergatik ez naiz hasten,
ainitzez hobe baita,
Jaunari mintzatzen?
Zergatik ari naizen
euskal pertsu ontzen?
Nolaz nik egin pertsurik
ez bada otoitzean?
Nolaz nik otoitz kartsurik
ez bada pertsutan?
Bai, traba egin dezoke
pertsuak otoitzari;
maizago lagun zaioke,
hegala iduri.
Zergatik ari naizen
euskal pertsu ontzen?
Pertsutan urtu bihotza
otoitzik otoitzena.
Zerurat doan otoitza
pertsurik pertsuena.
w1977