Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
«Abe Marikoa»
Lander tajua ar berri artan
ezin poztuz betartea,
igaz Bizkaian ondutako
gudari abertzalea
Bidasoz arontz doa jakin min
nun darkikean pakea;
nun arki, etxa-lurrak galtzean
galdu zun bizibidea.
Zori oberik euskal Aberri
gaixoak iritxi zezan,
Solluben, Lemonan naiz Artxandan
odol beroz jokatu zan,
Aro berri bat gerra ondoren
elduko zalako pozan.
Ala bearrez, orra non doan
atzerri bide nekezan.
Gazte gajoa: sendi gaberik,
erbesteko kale zakur...
nora oake?, non topa orain
erruki izpi baten ezur?
Piztientzako ez duk falta oi
nunbait ezur edo ezkur.
Bentzutuentzat, etsi zak beingoz,
ez arrazoi ta ez agur.
Begi lausoak ezker-ezkubi
zabaldu ala iñoizka,
basetxe ederrik patxada osoz
noranai nabari zaizka,
baso artetik arpegi txuriz
poz ta zorion gañezka...
Aren paketsu nai zituzkean
Bizkai baserri ta irixka!
Ogibiderik idoroko ote
aietakotxen batean,
begiluzeka bear min ortan
zijoala iñularrean,
neska gazte bat artaldeakin
dakus etxera bidean.
Arenganatuz urrats orronak,
urbildu zitzaionean,
—«Arratsaldeon deizula Jaunak,
(agurra zion zuzendu),
Auñamendiko alaba ori,
arrotz ontaz biotzmindu.
Baserri lanik morroi batentzat
lurron jakingo bazendu,
eskar obean agian biar
elkar oroituko gendu».
Beste gerrate sorberri baten
nasteborraste ituna
adiraz zion topa-lagunak:
—«Zeuk antz damakezu, Jauna,
artzain nabillen alaba onek
norbaiten utsa dudana.
Anai bakarra Frantzian gora
gudara dut eramana.
«Aberriaren alde gudari
anaia an dudan bitarte,
arko zinduzket artzaintzarako
gurean aretxen orde.
Laztan nindula juterakoan
«arrebatxo, aurki arte»
esanda alde zan baña. Gaurgero
luzarogabe datorke».
Gudariak:
—«Entzun deizula Jainko onak! Baño
bildur dizut okerrena.
Zurea letxe gudaritzara
jun iatan anai zarrena,
etxea ta ama nire zainpean
utzirik, Bizkai barrena.
Zai gengozkion noiz itzuliko...
Gero jakin genuena:
illa zala ura. Ta aren ordean
neu dei ninduten urrena.
Alde egitean amari bai nik:
«laister natzaizu itzuliko».
Baña gajoak, bizirik badut,
eman bide du bost malko,
biotzak gauez dasaionetan
ni ere ez naula ikusiko.
Ene Bizkaiko egun ederrak,
berriz zakuskedaneko!»...
Izu ikarak kukildu nunbait
nexka. Oargabekiro
bizkaitarraren beso sorbaldan
buru etzan zun aunaro;
ta itzokin, noizbait, ixilla eten:
-«Anai bakarra iltze ezkero,
nortxok zainduko enei! ginduzke
ni ta «Intzagarai» gero?»...
«Intzagarai»-ri beira sor ta lor
gel ziran neska-mutillak.
Illunak zeukan. Ez ote ere
zorigaitzaren urbillak?...
Laborripean bi momi zuti
zirauten gazte zurbillak.
Arrats illuna jabetu zala
dei zun artan gau ezkillak.
Gudariak:
—«Ezbearren bat badakarkigu
gauak bere magalean.
Jesurengana begiak jasoz
itxaroz egon gaitean.
Izarñoren bat ez da faltako
fededunon zerupean...
Zorioneko, otoitz egiten
dakiana atsekabean!».
«Ai Marikoa» dulunka ari zun
elizatxo urrutiak.
Barruratuta zitun orduko
arratsak bordan argia.
Ta asierako larrean tinko,
oi diran Agur Mariak
otoitz esaten, itzaldu ziran
naigabe gaupean biak...
w1940