Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arraun ta amets
Kulunketa urdurian
ugiñetan bakar,
ontziska arriskatu bat
gaituk bizi zear.
Batela bakoitzeko
mariñel bat zoak
(Gorputzeko lemazain
tankera gogoak).
Ñirñirka argi, Izkainetik,
Arkanu sorgiñak...
Araxe jo ta an murgil
nai giza aseeziñak!
***
Oskorriren ederrak
damaion indarrez
arraun ta amets doala
bertara bearrez,
uginkada geldien
musu limurkoiak
ezin itzali zizkak
joran ortzikoiak;
irri bitsez kantari
izlamiñen deiak
ezin losortu ere
aren aruntz leiak.
***
Urrun ur axalean
ara an txuri-txuri,
oskorriratu nai dun
kaioa iduri.
Oskorriren ederrak
damaion indarrez
arraun ta amets doala
bertara bearrez,
zein zoro ta zein eder
gezal urdurian
ontziska iñoiz estali,
iñoiz agirian!
***
Baña, itxas irakiña,
zemai eta orro,
txalupa irentsi guraz
asaldatze ezkero,
ta Oskorri itzaliko
ekaitzak balio,
ene! ondabearra
ez al letorkio?
Zirimolak liraulkek;
ta itxas amillak ar;
ta gaur lagunak aztu
lezatekek biar...
***
Arantzazu mendiko
izar Andra Mari,
euskal itxasgizonen
zerutar zaindari:
zaindu txalupa illauna,
zure eskutik ez ken.
Arraun ta amets doana
etzazu utzi galtzen.
Ta sar dedilla, txango-
mugara eltzean,
Oskorri dagoneko
atseden kaiean!
w1938