Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-00-1
Orixe
1888, Orexa
1961, Aņorga
 
 

Amate baten itzalean

Gogoan daukat aur nintzaneko

Musulungo pagopea,

izerditurik arrixku baitzan

itzal artan esertzea;

baiña sargori zegoneako

goxoa bai oatzea!

Goxoagorik arki dut emen

Amateren gerizpea.

 

Euli urdin bat erdian egan

dabil, ala geldi dago?

Zeru garbian Kondor bat ixil

egalontzitik gorago.

Emengo bero zakarrenetan

aroaz âzturik nago;

atsegin honek sarrerazten nau

nere baitan barrenago.

 

Ez dut entzuten txio-txiorik,

aizerik, erle soiñurik;

bidez nekatu gabe bainago,

ezta nere pilpirarik.

Zer entzuten dut adi nagola?

Nere arnasa bakarrik.

Inon bai al da pake artzeko

bakarrago dan gelarik?

 

Bil-bil egin naiz neronengan

auspean sua bezala,

pizturik nagon, itzali naizan,

neronek ez dakidala.

Ortik aurrera au dakit soillik:

griña batek naramala...

Pago arena baiño obe zait

amate onen itzala!

 

w1950