Ura jaten
Ura jaten
Maddi Goikoetxea Juanena
Azaleko irudia: Sara Galan Alonso
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
246 orrialde
978-84-19570-07-9
Maddi Goikoetxea Juanena
1994, Donostia
 
 
Ura jaten
(Antzerkia, prestigio soziala eta prekaritatea Euskal Herrian)
Maddi Goikoetxea Juanena, 2023

Maddi Goikoetxea Juanenak honako hipotesia jarri du liburu honen oinarrian: “Antzerkiak prestigio sozialik ez duen artean, prekaritatera kondenatuta dago”. Esaldi horren argiak eta itzalak arakatu nahian, elkarrizketa sakonak egin ditu Euskal Herri osoan, batez ere oholtza gaineko lana hezkuntza eta mediazio proiektuekin uztartu dituzten antzerkilariekin: Axut! Kolektiboko Manex eta Ximun Fuchs, Itzuli konpainiako Marise Urruti, Urruņako Antzerki Eskolako Ixabel Etxeberria, Nafarroako Antzerki Eskolako Monika Torre, Intujai Teatroko May Gorostiaga, Eromen elkarteko Amancay Gaztaņaga eta Goizane Barroso, Artedrama plataformako Ander Lipus, Eneritz Artetxe, Kurkuluxetan Kultur Elkartea Rita Naveira eta Koldo Zelestino, Garaion Sorginguneko Amaia Gabilondo, Baratza Aretoko Garazi Lopez de Armentia, Azala Kreazio Espazioko Idoia Zabaleta eta Dejabu Panpin Laborategiko Ainara Gurrutxaga.

      Elkarrizketa hauek hasiera bat baino ez dira. Ezadostasunerako, debaterako, gogoetarako abiapuntu herren baina beharrezkoa.

kritikak:
Sare eskasdun ekilibristak, Amaia Alvarez Uria, Argia, 2023-12-17
«Gaur egun euskal antzerkian dabiltzan “ekilibrista” eta “pertsona-orkestrak” nortzuk diren eta zelan bizi diren jakiteko lan ederra da hau: antzokiaren oihala igo aurretik eta jaitsi ondoren gertatzen denaz jabetzeko eta euskal arte eszenikoak pixka bat hurbilago sentitzeko».