Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Bi maitasun Mikel Lizarralde
Gustatu egin zaidala igarri omen da
Lan, obra, ikuskizun, proposamen…
Maletak, euritakoak, bizikletak
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Bi maitasun Mikel Lizarralde
Gustatu egin zaidala igarri omen da
Lan, obra, ikuskizun, proposamen…
Maletak, euritakoak, bizikletak
Aureliano, betaurrekoak!!!
Kritikari baten auto-ikuspegia
Amaren aldeko aitita —Aureliano izenez, Irungoa bera eta kazetaria lanbidez— La Gaceta del Norteko zuzendaria izan zen urte luzez. Berak eta biok bi hilabetez baino ez genuen elkar ezagutu, baina nik uste dut beragandik heredatu nuela kazetaritzarako afizioa.
Familiakoek azaldu zidaten haren inguruko anekdota hau: askotan, lanera joan eta bertan zegoela konturatzen zen betaurrekoak etxean ahaztuta zituela. Hura bai desastrea! Etxerainoko joan-etorriko bidaian urrezko denbora galtzen zen erlojuaren kontrako edizioaren prestaketan. Baina amama Josefinak —Bergarakoa eta euskalduna— konponbide polita aurkitu zion, kazetako inprentan orri erdiko letreroa enkargatu eta etxeko ateko sarrailaren alboan lau txintxetarekin inkatuta.
Aititak ezinbesteko zituen betaurrekoak artikuluak irakurri eta idazteko. Guk antzerkiaren betaurrekoak beharrezko ditugun bezala, gure mundua irakurri eta errealitate berriak idatzi ahal izateko.