Biografia
Galder Perez (Bilbo, 1975)
Kazetaritzan lizentziatua eta Arte Dramatikoan diplomatua. 1993. urtean Gilkitxaro antzerki taldea sortu zuen. Talde horren hainbat lanetan parte hartu du. Besteak beste, Honolulu, leku bat, 8 begi, Adarretatik zintzilik, Edorta Jimenezek idatzitako Mirande Kabareta, Gaizka Sarasolaren Urak ttiki dire edo ETAren agiri bulegoa lanetan aktore izan da.
Antzerki idazketan enkarguzko lan asko egin izan ditu, komediak eta famili antzerkia bereziki. Bestelako lan batzuen artean azpimarratzekoak dira Su txikian euskal gatazka konpontzen laguntzeko eman ziren elkarrizketen inguruko antzerki dokumentala eta Fausto, herritar eredugarri Pabellón 6 Antzerki Laborategian idatzi eta zuzendutakoa.
Antzerkigintza eta irratigintza tartekatzen ditu. Irratian ohiko komunikazioa lantzeaz gain, fikzio eta irrati-antzerkian dihardu, uhinetan dramatizaziorako bide berrien bila.