Simplicissimus
Simplicissimus
Patxo Telleria
Azaleko irudia: Paradox
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
106 orrialde
978-84-17051-38-9
Patxo Telleria
1960, Bilbo
 
 

 

Biografiak

 

 

Patxo Telleria

 

      Bilbon jaio zen 1960an. Maskarada taldean sartu zen aktore, eta laster hasi zen idazketara gerturatzen. Lehenengo lanak moldaketak ziren, edo talde lanak, inprobisazioetatik sortutako materialak egituratuz. Ordutik antzezlan mordoxka idatzi du, eta gehienetan antzeztu ere bai.

      Maskarada utzi eta Aitor Mazorekin lan batzuk idatzi zituen. Geroago, Mikel Martinezek eta biek osatu zuten bikote artistikoak, Ez dok hiruk, beste mordoxka utzi du. Bitartean, Jokin Oregirekin elkartu eta Tartean konpainia sortu zuen.

Bere ibilbide osoaren berri jaso daiteke webgune honetan: patxotelleria.com

 

 

Tartean

 

      Tartean Teatroa euskal antzerkiaren arloan sakon erroturiko konpainia da.

Jokin Oregi, Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira taldearen sortzaileak eta arduradunak. Taldearen ezaugarri nagusia berezko sorkuntza da, hau da, beren ekoizpenak taldekideek sortutako ideia eta testuetan oinarritzen dira.

      Tarteanek euskararen aldeko apustu garbia egiten du, eta ahalegin hau arlo desberdinetatik aitortu zaie. Azken urteotan sari ugari jaso ditu: 2012ko Max saria euskarazko testu onenari Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa antzezlanagatik; 2013an Patxo Telleriak Max saria jaso zuen euskarazko testu onenari Lingua Nabajorum antzezlanagatik; 2014an antzezlan honek Donostia antzerki saria ere jaso zuen; eta, azkenik 2015ean Pankreas antzezlanak Ercilla saria jaso zuen. Une honetan, Simplicissimus-ez gain, beste antzezlanak ditu indarrean: Ghero eta Tabernaria besteak beste.