R arrazarena
R arrazarena
Mark Twain
itzulpena: Mitxel Sarasketa
1988, narratiba
144 orrialde
84-86766-17-6
azala: Garbiñe Ubeda
Mark Twain
1835-1910
 
 
R arrazarena
Mark Twain, 1988

1973an argitaratu zuen Maxwell Geismar-ek liburu hau: “Mark Twain and the three R’s: Race, Religion, Revolution —and related matters”, zeina, gure hizkuntzara itzulia, geldituko litzatekeen: “Mark Twain eta hiru R-ak: Arraza, Erlijioa, Erreboluzioa —eta inguruneko gaiak”.

      Maxwell Geismar literatur kritikoa dugu, eta estatubatuar nobelagintzaz lau bat liburu badu gutxienik argitaratuta. Editore gisa Ring Lardner, Walt Whitman, Thomas Wolfe, Sherwood Anderson, Jack London eta Mark Twainen obrak kaleratu ditu.

      Begi bistan denez, arrazaz, erlijioaz, iraultzaz eta bestez Twainek idatziriko artikuluak bildu zituen Geismarek liburu horretan. Ez dugu guk libururik aurkeztuko: Geismarek berak egin dezan utziko dugu.

      Euskaraz, oraingo honetan, R bat itzultzeari ekin diogu. Balio beza obra osoaren aurkezpen gisa, eta orobat autore ospetsuaren alderdi gordeago hau ezagutu dezagun.

kritikak:
R arrazarena, Dabid Zuazalde, Argia, 1989-03-12
«Hautaketa honen saioak irakurri ostean, Arrazari buruz zer dioen ikusita benetako irrika sortu zaigu Erlijioaz eta Erreboluzioaz Twainek zer esan zezakeen jakiteko. Ingleserara jo behar horretarako, eta bestela oraingo honekin konformatu behar».
R arrazarena, Edorta Jimenez, Susa, 1989-06-01
«Ez ziguten porro makala sartu, ez, Mark Twain hau gazteentzako ?mentura? liburuak egiten zituen idazlea izan zela sinestarazi gura izan digutenek. Urteetan egon gara iritzi horren zuzentasunaz sinestuta».