R arrazarena
R arrazarena
Mark Twain
itzulpena: Mitxel Sarasketa
1988, narratiba
144 orrialde
84-86766-17-6
azala: Garbiñe Ubeda
Mark Twain
1835-1910
 
 

 

GUREGANA DITZAGUN
HAWAII IRLAK!

New York Tribune, 1873[41]

 

      Jende horiek gureganatu behar ditugu. Gure gobernu jakintsu eta onuratsuaz nahigabetzen ahal ditugu. Lapurren berrikuntzak eramaten ahal dizkiegu, ohostutzeko era guztiak, kaleko karteristatik udaletxeko espoliatzaile eta gobernuko defraudatzaileraino; eta horiek atxilotzea, epaitzea eta berriz askatzea —batzuk diruagatik eta besteak “influentzia politikoagatik”— zein dostagarri den erakuts diezaiokegu jende horri. Beren justizia single eta zaharkituaz lotsarazten ahal ditugu... Lelo xume eta xarmangarrienaz osaturiko epaimahaiak eramaten ahal dizkiegu. Tren gorporazioak eramaten ahal dizkiegu, euren legislaturak arropa zaharra bezala erosi eta hiritarrik onenak zapalduko dituztenak. Jay Goulds zenbaitez hornitzen ahal ditugu, zeinek lapurketa gaitzerizteaz dituzten aintzinako nozioak deuseztuko bait dituzte... Hizlariak eramaten ahal dizkiegu! Ni neu joango naiz.

      Irla loti eskukada hori lurreko bazterrik aktiboen bihurtzen ahal dugu eta gure zibilizazio goratsu eta santuaren distira moraletara lerratu. Anexioa da irlatar gizarajoek behar dutena. “Gizon ezjakinei bizitzaren lanpara ukatuko al diegu?”

 

 

 

41. Mark Twain on the Damned Human Race liburuan berrargitaratua.