11.— Familia hori bat
(Emakume txino bat, bere bost haurrei,
tristeki, arroza banatzen ari zaie)
HAURRA: Non ote dago aita? Ez al da lotara etorri?
AMA: Jan, eta, zaudete isilik, haurrak.
HAURRA 2: Lanean izango da.
HAURRA 1: Bestela, mozkortu egingo zen, eta, hor egongo da nonbait, beste batzutan bezala. (Parrez).
HAURRA 2: (Aurpegi tristea). Aita ez da mozkorra.
NESKATOA: Lehengoan, erregaliak ekarri zizkigun denoi. Amari barkatzeko eskatu zion. (Amak, disimuloz, malko bat txukatzen du).
AMA: Jan, eta, zaudete isilik, haurrak. Laister datorke aita. Lan asko egiten du... eta, larunbatetan....
HAURRA 2: Zergatik egiten duzu nigar, ama?
AMA: Kipula txikitzerakoan egin zait... (Ipuin bat kontatuko balie bezala). Eta, larunbat gauetan paseatzea gustatzen zaio: kopatxu batzu edan, lagunekin kontuak esan...
(Ilun)