Ez da pale egiteko oldua
Ez da pale egiteko oldua
Alfonso Sastre
taldea: Goaz
1986, antzerkia
56 orrialde
84-398-6302-0
Alfonso Sastre
1926
 
 

 

8.— Txino auzoan

 

(Txinerazko mostrak, e.a. Biak mozkortuak doaz)

 

CORTADILLO: Txino guztiak berdinak dituk. Asko jakin beharra zegok diferentzia nabaritzeko.

RINCONETE: Xaharkoteenak ere muttikoa zirudik, gutxi edo gehiago.

CORTADILLO: Kaka-arteko ume horiak.

RINCONETE: Begira iezaiok han bidea gurutzatzen doan hari.

CORTADILLO: Hots egiok, muturra ikusteko.

RINCONETE: Eh, Hi! Mao Tse-tung, hurbil hakigu.

CORTADILLO: Hau luzeago jazten duk. Ez duk gurea.

RINCONETE: Askatu egingo al diat, orduan?.

CORTADILLO: Noski. (Balantzaka. Norbaiti so). Begiraiok beste horri.

RINCONETE: Ekarriko al diat azter dezaan, hik hauen berri badakianez gero?

CORTADILLO: Hemendik ere ikusten diat. Gurea argalagoa eta buruhaundiagoa duk.

RINCONETE: Sar gaitean tabernan. Behar bada, edarian babestua zegok. (Karra, mostradore ta guzti).

CORTADILLO: Hi! Txinoa! Atera iezadak pattarra.

RINCONETE: Begi bakarrak bezalaxe. (Begi bat itxiaz). Ez ziguk ulertzen, antza.

CORTADILLO: Arraza eskasekoak ditut.

RINCONETE: Hi! Ba, hor baduk bat Badajozkoa dirudiena; tea hartzen duelako ez balitz... Han ez bait zekitek tea zer den. (Esplikatzen). Alegia, tea edaten ikustean antz ematen zaiok ez dela Badajozkoa.

CORTADILLO: Bada-ezpadak utzi, eta, jarraik miaketan; roiloan arroilatzen haiz hi berehalaxe.

RINCONETE: Banabil, komentarioak egin arren. Harako mahai hartan dagoen hura gurea bezelakoxea duk.

CORTADILLO: Tripondo horrekin? Alde egizak hortik!

RINCONETE: Gizendu egingo huen, behar bada.

CORTADILLO: Ez, gizona, ez. Mehaztiagoa duk gurea. Ez ote duk gogoan?

RINCONETE: Goazemak hor zehar, beste kopa bana hartzera.

 

(Militarki agurtuz. Estrepozo).

 

CORTADILLO: Nire galoiak ez dituk katxondeorako.

RINCONETE: Errespetoz esan diat.

 

(Badoaz kantamurrian, eta, mozkortuak.
Halako batean, geratzen dira)

 

CORTADILLO: Zer duk hori?

RINCONETE: Mozkorkote bat lotan.

CORTADILLO: Serenopean, atxurra lagun duela.

RINCONETE: Bai, jauna.

CORTADILLO: Menda hau benetako txinoa duk.

RINCONETE: Zergatik begiratzen diok horrela?

CORTADILLO: Hau bai dela igoal igoala. Ez al zaik iruditzen?

RINCONETE: Zer esan nahi duk? Hain antzekoa ikusten al duk?

CORTADILLO: Gurearen igoal igoala. Begira iezaiok ondo.

RINCONETE: Eta balitz? Auzitakoa bera balitz?

CORTADILLO: Balitekek. Nork esaten dik ezetz? (Geraldia). Beraz, eraman genezakek.

RINCONETE: Nork esaten dik ezetz?

 

(Bien artean hartu, eta, han daramate, balantzaka)