Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2011, poesia
 

 

BADIRUDI

 

Badirudi azalore bat zeruan

Badirudi hutsa hotzean

Badirudi izotz pista bere begietan

Badirudi ispilu bat ertzetan

            denborak haginka egin diona

 

Badirudi katebegiak bizkarrean gora

Badirudi txotxongiloak lainopean

Badirudi puzzle piezak espaloietan

Badirudi denbora

            ispilu askotan begiratzen dena

 

Badirudi koma bat estratan galdua

Badirudi galdera ikur bat eskaileretan behera

Badirudi ez dela ezer. Badirudi dena dela

            ezerez horretan guztian

 

Badirudi esaldi erori bat

            ulertzeko asmo askorekin

Badirudi asmo erori asko

Badirudi