Aurkibidea
1
2
3
4
GERUZA AZPIAN
Min egiten dio
ederrak,
beldur dio
lor dezakeena galtzeari.
Azal azpian
estali ditu
ezinak.
Ez ditu eskuak zabalduko
hodei tarratak hartzeko
ez-lekuetatik erortzean.
Desagertzen utziko ditu
lur azpian
lurrak irents ditzan,
bere ehunka geruzak
zeharka ditzaten
ezinezko hodei zatiok.
Mintzeari
beldur dionetik
hautsiak ditu
barne mintzak.
Azala laztu eta
harri oskolez
estali zen,
ezerk
arraildu ez zezan,
bere osoan
irauli ez zedin.
Harik eta berriro
ezinak
azaleratu zaizkion arte.