Aurkibidea
1
2
3
4
AULKI HUTSAK
Bazituen dozena erdi aulki,
egongelakoak kontatu barik.
Egunero bat hautatzen zuen
bere gorputzeko pisua
norbaiten gainean bezala esertzeko.
Atseden txikiak hartzearren
besaulkietan ere jesartzen zen
besoarekin inguratuz jarlekuaren lepoa.
Igandeetan, sofa erdian, kuxinak alde banatan,
ez zituen hankak gurutzatzen.
Norbaitekin balego legez jokatzen zuen beti.
Sukaldeko lurra garbitzen zuenero
mahai gainera igotzen zituen egonarriz
lanbasarekin zorua bustiz.
Aulki hutsek ez zioten ezkaratza betetzen.