Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2011, poesia
 

 

ODOLETAN 1

 

«Odoletan nago» zikindu dut atzamarrekin ispiluan.

Odoletan nago baina ez naiz emeago sentitzen.

Kalez beterik daude usainak,

kea ari du harripetik.

Sutu egin dira teilatuak,

masail gorritu bat da zerua albotik pasatzean,

orratzetatik tantaka ari dira segundo odolkarak,

lotsaturik erori dira hostoak ukitu orduko.

Odoletan dago oinez naraman lurra ere,

sortu zuen sabeletik isuriz doa

barrunbeek onartu nahi ez didaten jarioa.

Eta ez dakit zergatik ukatu behar dudan

naizena: emakume bat odoletan.