Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Arratsalde bat besterik ez zen
Hillarguia bere oiñace ixillean
Nesca itsua leihoan
Gaulehenean yantzi zuritan
Nesca leihotic beguira:
Nola izarrac atera diren
Ceru azpico eztira.
Leiho zaharraren alde bietan
Izar arguitan cristalac:
Ispillutan lez icusten dira
Amodiozco itzalac.
Hillarguiaren argui epela
Gau illunaren erdira:
Maitasunaren ontzi beroan
Malco ixillen dirdira.
Zorion billa luzatu arren
Gauac bere escu zabala,
Sofrimenduac larrutzen dio
Bihotz gaiñeco azala.
Udatzeneco gau epelan
Laiño gorritan cerua,
Hillarguiari laguntza esque
Luzatzen dio escua.
Bihotza milla zatitan dauca
Oiñace minac hartua,
Ta leiho gaiñera igo zaio
Contsolatzera cattua.
Ceru urdiñetic leiho barnera
Izarren argui lehuna,
Bere gorputza eziñ gorde du
Seda fiñezco ehunac.
Equialdetic haice xuria
Dacarquio gau illunac,
Baiña gogoa ciquintzen dio
Hillargui laru lizunac.
Ille luceac chiricordatzen
Ari zaio haice hegoa,
Placerren billa noraecean
Dabilqui escu beroa.
Oroimenaren argui gorritan
Amodiotan gogoa,
Aide leunac billatzen dio
Atseguiñaren zocoa.
Cattua milicatzen hastean
Nescaren larru liraiña,
Desioaren larre garbian
Busti nahi luque mingaiña.
Maitasun lillura deseguin du
Ceruco hodei ezaiñac.
Iparraiceac laztan miñetan
Urtzen dizquio ezpaiñac.
Haize boladac eraguitean
Zabaldu zaio adatsa,
Argui ametsac direlacoan
Arras estutu arnasa!
Hillarguiaren zauri sacona:
Ceru goian odol latsa,
Tanto gorritan cipriztindua
Hiltzen ari da arratsa.
Canpora datorquio oiñacea
Bare mantsoen antzera,
Malco lodiac irten zaizquio
Begui biac hezatzera.
Nigar ixillez ichi leihoa
Ta sartu da ohantzera,
Etsipenaren arrats lucean
Illunbetan gozatzera.
w 1988