Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

IDEAL ERREALISTA

 

Uda joan da bere azal erreekin,

sorbalda biluziekin,

eltxoekin eta gau telegrafikoekin.

Badator udazkena paper zurira,

geldotasunaren baitara itzultzen den

mugarri mugikorrera,

antzoki mortuetan berpiztu nahi diren

oroitzapenetara.

 

Oinak hotz ditut baina ez nago hilik.

 

Udazkeneko lehen eurietatik ihesi

hartuko ditut terrazak,

tabakoa, garagardoa eta galderak

konpartitzeko xedez.

Zein litzateke zure bizitza ideala?

Eta ideal errealista?

eztabaida oparituko diogu elkarri

epe laburrerako proiektuak trukatu aurretik.

Hogeita hamar urteak dira adin perfektua,

esan dit aktore beterano batek

heldutasuna duzu eta oraindik indarra.

 

Oinak hotz ditut baina ez nago hilik.

 

Hondartzan ainguratutako baleei

ura botatzeari utzi diogu,

ohola bota ondoren uretara:

norabidea aukeratu duten naufragoak gara.

 

 

 

© cc-by-sa Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus