Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ETA GERO GEROKOAK

 

Zure bila nabil

akaba nazazun.

Topatzen zaitudanean

hori gertatuko baita

hamalau edo hemezortzi

edo hogeita lau urteren ostean.

 

Ezagutu egin nahi zaitut

pikutara bidal nazazun,

zure aurretik

joandako belaunaldiek

egin duten bezala

historiako hizkuntza guztietan.

 

Aurkitu egin nahi zaitut

liburuak oparitzeko urtero,

igandeak zure haserreekin betetzeko,

nekatzeko eta ufatzeko eta aspertzeko

maite nauzula ez diozun arratsetan.

 

Zutaz jakin nahi dut,

izango dituzun

kezkez eta zauriez

eta ahots aldaketez.

 

Usaindu egin nahi zaitut.

Garbitu egin nahi zaitut.

Nire ahurren hutsunean gorde nahi zaitut

zure beldurren habia izan dadin neure ahotsa

bakardadeak zu dioenean.

 

Zure bila nabil

gorrota nazazun,

munduan gehien maite diren

gauzak eta lurraldeak eta pertsonak

gorrotatzen diren moduan

edo gehiago.

 

 

 

© cc-by-sa Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus