Aurkibidea
Aurkibidea
Vati
«Ba al dago ezer
zinez axolarik duenik?»
Ilea lepoan kiribildurik
ihesi beharre
hire gogoaren legez
eta ezin gehiago
arrastatu asfaltoan.
Kristalak apurtuko dituk
munipa puta horri txistua
botako
edo-eta hik dakianari
labanazo bat emango
txakurtegi guztietatik pasa
inor baino askeago
kaleak gogortu hau
bere magalean harrapatu.
Zer egiten duk
whiski botita eskuan?
Gaur trena goizago pasako
hire burua botatzeko.