Ihesi
Ihesi
1986, poesia
80 orrialde
84-398-8697-7
Txema Garcia-Viana
1963, Donostia
 
2001, nobela
 

 

Barrez ito

 

Ez begiratu horrela!

Ez mindu gehiago arren!

                  Hilotzik bait dago.

Eta zuei trufa egiten dizue

eta maldizioka ari zaizue.

 

Errukirik berari?

Orain goibeltzen ari?

 

Barrez ari da etengabe

bere hoztasunetik

bere isiltasunetik

ez zen zuen adinakoa

lurra gogor zapaltzen zuen

                                    beldurrik ez.

Heriotzaren gozoak jotzen zaituzte

baina zuek arrastaka ibiltzera

                                              kondenaturik

nork eskatu konpreni nazazuela?