Aurkibidea
Aurkibidea
Puta bat hil duk!
Kaioak ere mozkorturik zebiltzek hi!
Eta Marta ez zegok betiko kantoian,
sargoria berriz ere botaka ari
eta gu mehatxuka barregarri.
Badakik guk ere bihotza daukagula?
Zetazko ipuinetan azaltzen bezalaxe,
eta batzutan negar-malkoak
darizkigogu,
ezkutuan
gutxitan...
Marta ez zegok betiko kantoian
kaioak ere mozkorturik zebiltzek hi!
eta odola borborka
izerdi patsetan...
eta gu mehatxuka barregarri.
Zergatik hautsi dun
gauaren oreka?
beltzaren fereka?
Non hire keinuaren kexua?
Zetazko ipuinetan bezalaxe,
eta batzutan negar-malkoak
darizkiogu,
ezkutuan,
gutxitan...
Hire hizkera zakarrak
ez gatxin jotzen
eta zaborra umezurtz, zain
geure begi kargatuek ezin ikusi
hire plastikozko itxura malgua,
hire bular giltzapetuen garraixia
ezin somatu...
Jendearen marmarak erotzen natxik!
Begi zorrotzak lurrean eroriak
isladatu egiten dituk!
Kalean behera irristatzen!
asfaltoa gogoz koloreztatzen!
Puta bat hil duk!
Ez besterik.
Ohizko panpina anonimoa
eta muzin bat boteaz
bideari darraikiote.
Kaioek ere mozkorturik zebiltzek hi...!