Okaranak
Okaranak
1986, poesia
88 orrialde
84-398-8696-9
azala: Josu Elizegi
Gabriel Korta
1951, Donostia
 
 

 

Koma bat besterik ez zinen

esperma eta obuloak

bildu zirenean fruitua sortzeko.

Hori zinen; Feto bat.

Hori zinen; Koma bat.

Buru handi bat,

isats luze bat .........................

Maiteaz maite gizondu zinen/

/haur biurtu

gorantzeko gogoz, sustraiak berantz

ez ahazteko lurraren indarra

gorputza enbortuz

adarrak saretuz

izarrekin jostatzeko;

Xorien xistuz

xorien xistuz

xorien xistuz.