Ipurtargi beltza
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
Josu Landa
1960, Altza
 
2002, nobela
Ipurtargi beltza
Josu Landa
irudiak: Joxemi Zumalabe
1983, poesia eta narrazioak
80 orrialde
84-300-9924-5
aurkibidea
 

 

—67—

 

«Eta orain... zuekin... txanogorritxo eta otsoaren ipuina», garrasi egin zuen Pablok. Erreberentzia egin zuen, eta alboan zituen adiskide guztiak barrez hasi ziren. Izugarrizko algara batek bete zuen gela osoa. «Mesedez, argia...»

        Argia itzali zuen norbaitek eta projektagailuaren ondoan zegoen lanparatxoak emandako argia zen iluntasuna puskatzen zuen elemendu bakarra. Bestalde, gaua zen eta kaletik ez zen argirik barneratzen. Pablok makina manipulatu zuen, eta ondoren argi-izpi bat irten zen aurreko aldean zegoen pantaila iluminatuz. Txaloak biziki aditu ziren. «Lasai, lasai» esan zuen Pablok, eta filmearen izenburua azaldu zenean orru orokor bat entzun zen. «Hori tituloa —esan zuen norbaitek—, polvo sobre una alfombra persa, uuuu!» oihu egin zuen baten batek.

        Haseran katxondeoa zena, gero eta gehiago isilune bilakatu zen, eta protagonistetatik bat besteari pitilina xurgatzen hasi zitzaionean, begi-zuloetatik ateratako makina bat begi soma zitezkeen giroaren iluntasunean.

        Jendea katxondoa jartzen hasi zen, eta baten batek gona azpitik eskua autosartzen zuen bitartean, besteak brageta jaisten zuen, eta geroago batek besteari, konturatu baino lehen zinemaldiaren partaide guztiak orjia erraldoi eta mugagabe batetan sartuak arkitu zirelarik.

        Ahoek, arkitzen zuten edozein gauza bultoduni hozka egiten zioten, eta zakilek, arkitzen zuten edozein zuloa barruratzen zuten. Dena zen onartua. Filmean ikus zitekeenak, aldiz, ikasle-jokua zirudien. Horietako batetan, baten ostikadaz ia pantaila lurreratu egin zen, baina inor ez zen ezertaz konturatu ere egin. Alfonbra espermaz eta airea hasperenez bete zen.

        Guztion pentsamenduak iheseginda zeuden, baina derrepente, argindarra joan egin zen, eta pelikularen banda sonoroa itzali zenean giroa hoztu egin zen erabat, hantxe gertatu ziren munduko koitus interruptus guztiak. Bakoitzak ahal izan zuen bezala disimulatu zuen, eta azkenean «beno, ea argia bizten dudan begiratzera noa...» esanez puskatu zuen Pablok isiltasuna.